Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Honekin batera ikusgai abuztuko ekitaldien karteldegia, jarduera guztiak formatu txikikoak dira eta horiek aurrera eramateko beharrezko neurriak beteko dira.

Ikuskizunetara etorri ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da derrigorrean 94 619 33 69 telefonora deituz, goizeko 9:30etik 13:30era. Era berean, COVID-19 dela eta, antzerkiei begira honako arauak ezarri dira:

Arauak

  • Jendea eserita egongo da. Batzeko moduko aulkiak jarriko dira, eta Udalak kontratatuko laguntzaileak soilik manipulatuko dituzte.
  • Eserleku edo talde bakoitzaren artean 1,5 x1,5m-ko tartea utziko da distantzia-neurriak gorde beharko dira.
  • Eserlekuak izena emandakoen hurrenkeraren arabera banatuko dira.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 3 pertsona inskribatu ahal izango ditu, familiakoak edo lagunak.
  • 14 urtetik beherakoak nagusi batekin etorri behar izango dira.
  • Eremura sartzeko, nahitaezkoa izango da maskarak erabiltzea.
  • Sarreran gel hidroalkoholikoa eskura jarriko da, eremura sartu baino lehen eskuak garbitu ahal izateko.
  • Ikusleak eremuaren sarrerara iritsitakoan, aldez aurretik egindako zerrendarekin egiaztatuko da.
  • Behin eremura sartu eta bere eserlekuan kokatuta, ikusleek ezin izango dute esparrutik irten ikuskizuna amaitu arte, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro sartu.
  • Ikuskizuna amaitutakoan, eremua mailaz maila hustuko da, irteeratik hurbilen dagoen ilaratik abiatuta.
  • Komunak ezin izango dira erabili.

Kartela (PDF 1,56MB)