Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Abuztuaren 4an eta 5ean Bakioko Udala gure herriko basoetan bi hektarea baino gehiago dituzten 70 mendi jaberekin bildu zen. Batzar horren helburua honakoa izan zen: gune horiek prestatzen ari den Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruan duten garrantziaren berri ematea.

Topaketa hauen bidez, mendiko jabeek bizi duten errealitatea ezagutu nahi izan da, eta espazio horien kudeaketa tradizionalaren alternatibak azaldu.

Informazio guztia albiste honi erantsita dago eta "Bakiotarrok - Bakio Eraiki - Txostenak eta Planak" atalean gordeko da:

Lurzoru urbanizaezina (PDF 12,3MB)