Albisteak

 

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoan ezarriko diren neurriak:

  • Pertsonen bilerak:
    • Kalean, edozein espazio publikotan, ostalaritza zein gastronomia lokaletan (tabernak, jatetxeak eta txokoak) eta aisialdiko establezimenduetan gehienez ere 10 laguneko taldeak osatu daitezke.
    • Debekatuta dago jarduera oro lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituen beste edozein lokaletan.
    • Gaubeiletan eta ehorzketetan, gehienez, 30 pertsona egon daitezke, bai barruan, bai kanpoan.
    • Nahitaezkoa da PCR proba egitea egoiliar berri guztiei eta zentro soziosanitarioetan oporretatik lanera bueltatzen diren langile guztiei, gehienez 72 ordu lehenago.
    • Zahar-etxeetan, bisitak ordubetekoak izango dira gehienez, egunean behin, eta pertsona bakar batekoak. Neurri horiek salbuetsi ahalko dira bizitzaren amaierako prozesuan.
  • Kanpoko jarduera:
    • Federatu gabeko jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean, bakarka edo taldeka egin ahalko da, kontaktu fisikorik gabe eta gehienez 10 pertsonako taldeetan.
    • Turismo aktiboko eta naturako jarduerak gehienez 10 pertsonako taldeetan egin ahalko dira.
    • Aisialdi-zentroetan eta akuarioetan gehienez 10 laguneko taldeko bisitak.
    • Botiloia egiteko berariazko debekua.
    • Igerileku publiko edo pribatuetako edukiera % 60ra murrizten da, eta 3 ordutik gorako egonaldiak debekatzen dira.
    • Debekatuta dago eremu publikoetan erretzea, erretzaileak ezin badu bermatu pertsonarteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izango dela. Maskara kea arnastu eta botatzeko bakarrik kenduko da.
  • Ostalaritza (tabernak, jatetxeak eta txokoak):
    • Barruko zein kanpoko kontsumoa: gehienez 10 pertsona mahai edo mahai multzo bakoitzeko, beti eserita, mahai bateko bezeroaren eta hurrengoaren artean 1,5 metroko distantzia mantenduz.
    • Establezimendu horiek ezingo dute 60 laguneko edukiera gainditu, eta eserita kontsumitu beharko da beti.
    • Barrako zerbitzua: egotea eta kontsumitzea baimenduta dago, betiere pertsonak eserita badaude eta pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzen badute.
    • 01:00etan itxi beharko dituzte ateak. Ezin izango da bezerorik sartu eta ezin izango da kontsumiziorik eman 00:00etatik aurrera.
    • Diskotekak, dantza-aretoak eta pubak erabat ixtea.
    • Hotelen zein turismo-ostatuen gune komunetako edukiera % 60ra mugatzen da.
    • Buffetak eta cocktailak, 10 pertsonako taldeetan eta eserita.
    • Animazioko, kiroleko eta taldeko jarduerak, gehienez 10 pertsonako taldeetan.
  • Garraio publikoa:
    • Garraio publikoa gauean amaituko da, establezimenduetan egon diren pertsonei arreta emateko, eta 01:30etik aurrera ez da zerbitzurik eskainiko.
    • Bi ordu baino gutxiagoko bidaia egiten duten garraio publikoko ibilbideetan debekatuta dago elikagaiak hartzea, baina edariak har daitezke.