Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Honekin batera ikusgai iraileko ekitaldien karteldegia; formatu txikiko jarduerei dagokinez, horiek aurrera eramateko beharrezko neurriak beteko dira.

Ikuskizunetara etorri ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da derrigorrean 94 619 33 69 telefonora deituz, goizeko 9:30etik 13:30era. Era berean, COVID-19 dela eta, antzerkiei begira honako arauak ezarri dira:

Arauak

  • Jendea eserita egongo da. Batzeko moduko aulkiak jarriko dira, eta Udalak kontratatuko laguntzaileak soilik manipulatuko dituzte.
  • Eserleku edo talde bakoitzaren artean 1,5 x1,5m-ko tartea utziko da distantzia-neurriak gorde beharko dira.
  • Eserlekuak izena emandakoen hurrenkeraren arabera banatuko dira.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 3 pertsona inskribatu ahal izango ditu, familiakoak edo lagunak. 14 urtetik beherakoak nagusi batekin etorri behar izango dira.
  • Eremura sartzeko, nahitaezkoa izango da maskarak erabiltzea.
  • Sarreran gel hidroalkoholikoa eskura jarriko da, eremura sartu baino lehen eskuak garbitu ahal izateko.
  • Ikusleak eremuaren sarrerara iritsitakoan, aldez aurretik egindako zerrendarekin egiaztatuko da.
  • Behin eremura sartu eta bere eserlekuan kokatuta, ikusleek ezin izango dute esparrutik irten ikuskizuna amaitu arte, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro sartu.
  • Ikuskizuna amaitutakoan, eremua mailaz maila hustuko da, irteeratik hurbilen dagoen ilaratik abiatuta.
  • Komunak ezin izango dira erabili.

Programa (PDF 240KB)