Albisteak

JPG irudi hau orrialde berrian irekiko da 

Kaixo:

San Joan Dolozak ateetan ditugu eta badakigu bakiotar guztiontzako egun bereziak direla. Aurten ordea, osasun-larrialdi egoeran gaude eta ezin izango ditugu ospatu; beraz, datorren urtera itxaron beharko dugu denok elkarrekin jai giroan gure herria jendez betetzeko.

Denon ardura da zentzuz jokatzea eta arrisku egoerak ekiditea. Gogoratu: hartzen diren neurri guztien oinarrian dago herritar zaurgarriak babestea eta birusaren zabalpena ekiditea. Aprobetxatu ditzagun egun hauek, lasaitasunean, joan zaizkigunak gogoratzeko edota urrun ditugunak oroitu eta presente izateko.

Egoera konplikatua bada ere, ez ditzagun poza eta alaitasuna alboratu eta atera dezagun txarrenetik onena. Baina gogoratu, ez antolatu ez jai alternatiborik ez inolako ospakizunik eta ez egin jende-pilaketa eragin dezakeen ekintzarik: gure osasuna jokoan dago.

Uda bukaera zoriontsua izan dezazuela opa dizuet guztioi.

Laster ikusiko dugu elkar ikasturte honetan gure herrian bizi-eredu berria nola antolatu erabakitzeko.

Ondo izan,

Amets Jauregizar Baraiazarra

Bakioko alkate andrea

Mezua (JPG 1,15MB)