Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

2020ko uztailaren 27an, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Gaztelugatxeko Doniene babes bereziko kultura-ondasun izendatzeko ebazpena argitaratu zuen, kultura-paisaia kategoriaren barnean. Data horretatik aurrera, 20 eguneko epea zabaldu zen alegazioak aurkezteko.

Bakioko Alkatetzak, zonaldearen babesa handitzeko aukera bat izan zitekeela ulertuta, alegazioak aurkeztea erabaki du, Kultur Ondasun izendapenaren mugak San Pelaioko parrokiaraino eta bere inguruetaraino handitzea proposatzeko. Horrela, ahalik eta babesik handiena eman nahi zaio inguruneari, bakiotarrentzat eta, bereziki, San Pelaio auzoarentzat hain garrantzitsua den inguruneari, hain zuzen ere.

Aurkeztutako alegazioa 2019ko amaieran Bizkaiko Foru Aldundiak idatzitako aparkaleku-proiektuaren aurkako alegazio-aldian aurkeztu zen dokumentuaren ildokoa da. Proiektu horretan Gaztelugatxe eta San Pelaio inguruari balioa eman nahi zitzaion, babestu beharreko ingurumen-ondasun gisa.

Alegazioak (PDF 142KB)