Albisteak

 

Txirrikaldeko Bidean gune bat egokitu da oinezkoen segurtasuna handiagoa izan dadin. Horrek galtzada estutzea eragin duenez eta jada berez nahiko estua denez, semaforo bat jarri da ibilgailuek txandaka zirkulatzeko eta, aldi berean, abiadura moteltzeko.

Salbuespenezko neurria da, ibilgailu handien trafikoaren gorakadak eta abiadura desegokietan dabiltzan ibilgailuek sorrarazten dituzten arazoei aurre egiteko. Izan ere, kaleak gaur egun dituen ezaugarriak direla eta, ez dago beste irtenbiderik denboran luzatzen ari den arazo honi aurre egiteko. Nolanahi ere, epe luzeari begira Udalak lanean jarraituko du behin betiko konponbidea bilatzeko.