Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak  COVID19 foku bat aurkitu du Bakioko Zuetxe egoitzan. Egoitza osoari PCRak egin ondoren (39 erabiltzaile eta 23 profesional), proben azken emaitza izan da 9 erabiltzaile positibo daudela eta hiru profesionalek positibo eman dutela.

Udala lankidetzan ari da Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta egoitzarekin, egoera honi aurre egiteko.

Komunikazio honen bidez lasaitasuna transmititu nahi dizuegu, eta berriro gogorarazi nahi dugu pandemia honen aurrean arduraz jokatu behar dugula gure herriko pertsona zaurgarriak babesteko.

Bandoa (PDF 73,4KB)