Albisteak

 
Irailaren 11tik 13ra egingo den Bakioko "Mahasti Artean – Entre Viñedos" jaialdia dela eta, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak eta Jata Ondok, Bakioko Turismo Bulegoaren laguntzarekin, Pintxo Lehiaketa antolatu dute.

Lehiaketan parte hartuko duten 12 establezimenduetan pintxoak dastatu ahal izango dira asteburu honetan.

Bozketa bi Turismo Bulegoetan dauden hautestontzietan egingo da (Bentako Plaza eta Txakolingunea). Botoa emateko, 3 pintxo dastatu behar dira nahitaez.

Pintxorik onena aukeratzeko zozketa Bentako Turismo Bulegoan egingo da ,irailaren 13an, igandea, gaueko 8etan.

Turismo Bulegoaren ordutegia (Txakolingunea)

Informazio gehiago

Pintxo lehiaketako gida (PDF 4.64MB)

Bentako ordutegia (JPG 273KB)

 
  • Concurso de pinchos
  • Horario benta