Albisteak

 

Irailaren 30ean, 19: 00etan, "Ez, eskerrik asko! La ventana de Gladys" dokumentala eskeiniko da Kultur Etxean. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da, 94 619 33 69 telefonora deituz, goizeko ordutegian.

1979ko ekainaren 3an, guardia zibil baten tiro batek Gladys del Estal hil zuen Tuteran. Han, mugimendu antinuklearrak aldarrikapen festa bat deitu zuen. 23 urteko gaztea nor zen eta nola gertatu zen kontatzen du dokumentalak. Gainera, hil aurreko eta ondorengo gertaerak jasotzen ditu Euskal Herrian eta Europan.

Amaieran solasaldi txiki bat eskainiko da Sabino Ormazabal dokumentalaren gidoilariarekin.

Kartela (PDF 659KB)