Albisteak

 

Kiroldegira itzultzeko aukera abian da. Izan ere, 15 eguneko atsedenaldiaren ondoren, irailaren 14an kiroldegia berriro ireki zen.

Pilak kargatuta gatoz, gure onena emateko. Horregatik, denboraldia “irail aktibo” programarekin hasi nahi dugu; ez izan zalantzarik eta probatu jarduerak.

Gainera, aurten, Mugikortasunaren Astea ospatzeko, hainbat ibilbide gidatu proposatuko dizkizugu irailaren 19an eta 20an.

Gogoratu kiroldegira sartzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar dela. Hitzordua erreserbatzeko, telefonoz, posta elektronikoz edo harreran egin dezakezu.

 

Información adicional