Albisteak

 

Irailaren 16tik 22ra bitartean izango den Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, Bakioko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin, autoaren erabilera irrazionalak hirian dituen ondorio negatiboei buruz (bai osasun publikoan, bai ingurumenean) eta garraiobide jasangarriagoak erabiltzearen onurei buruz (hala nola garraio publikoa, bizikleta eta oinez ibiltzea).

Horretarako, hainbat ibilaldi gidatu antolatu ditu irailaren 19an eta 20an, zapatuan eta domekan, hurrenez hurren. Era berean, hilaren 22an, martitzenean, jardunaldi berezia egingo da CO2ren emisioak gutxitzeko 3 aukeraren berri emateko: bizikleta elektrikoen erakusketa, auto elektrikoen erakusketa eta car sharing zerbitzua (ibilgailu kolektiboak partekatzeko zerbitzua).

Hartu parte eta informatu!

Kartela (PDF 274KB)