Albisteak

 

Eguazten honetatik aurrera, irailak 23, Bakioko udaltzainek ibilgailu elektriko berria dute euren eginkizunetarako erabiltzeko prest.

Otsailean hasi zen lizitazio-prozesua, baina osasun-egoerak eragindako alarma dela eta, etenda egon da prozesua hainbat denboran eta, azkenean, ekainean esleitu ondoren, aste honetan erabilgarri egongo da.

Momentuz, udal ibilgailua kargatzeko sistema udal pabilioian jarri da, baina aurrerago herrian ere ibilgailu elektrikoentzako karga-puntu bat instalatuko da herritarren artean ere mugikortasun jasangarriagoa bultzatzeko asmoz.

Gainera, asteon Europa Mugikortasun Astea ospatzeko martitzen arratsaldean antolatutako erakustaldian egon da ikusgai, beste ibilgailu elektriko batzuekin eta kotxe kolektiborako sistemarekin batera.

 
  • Foto1
  • Foto2