Albisteak

leiho berrian zabalduko da 

Aurten, Ondarearen Europar Jardunaldiek 20 urte beteko dituzte Bizkaian. Hori dela eta, Txakolingunearen Museoak, Labayru Fundazioarekin batera, bakiotar guztiak gonbidatu gura ditu urriaren 24an, zapatuan, txakolinari buruz antolatuko duen euskarazko eta gaztelaniazko berbaldira.

Amaitutakoan, txakolin bana dastatuko dugu.

Bertaratu ahal izateko, izena aldez aurretik eman behar da, plazak mugaturik baitaude: 94 602 85 13 / txakolingunea@bizkaia.eus

Informazioa (PDF 175KB)