Albisteak

 

Pandemiaren aurrean izapide telematikoak sustatzeko beharrizanari erantzunez gauzatu da ekimen hau.

COVID-19k sortutako egoera dela eta, Bakioko Udalak online ordaintzeko pasabide bat jarri du martxan Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga eta trafiko-isunak ordaintzeko. Pasabide hori webgune ofizial honetako banner batean txertatuta dago eta ordainketa telematikoak onartuko ditu kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez.

Ekimen honi esker, udal tributazioa egokitzen hasi da, ez bakarrik gaur egungo egoerara (horrek izapide telematikoen maila handiagoa eskatzen baitu), baita on-line ordainketak egiteko modurik ohikoenera ere, tramitazioa eguneratuz eta arinduz.

Lehen urratsa da herritarrak udal-bulegoetara bertara ez daitezen zerga horiek ordaintzera. Edozelan ere, Udalak administrazio berritzaileago baten alde lan egiten jarraituko du, herritarrekiko hartu-emanak errazte aldera.