Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Aurkezpen epea: urriaren 13tik 26ra bitartean

Bakioko Udalak garbitzaileen poltsa bat sortzeko hautaketa oinarriak onartu ditu.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak

  1. Eskabideak egiteko epea amaitu baino lehen 16 urte beteta izatea.
  2. Titulazio akademikoa: eskolatze-ziurtagiria edo baliokidea izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.
  3. Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo, lan-kontratuko langileen kasuan, banandua edo desgaitua izan diren eginkizunetan aritzeko.
  4. Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausarik ez izatea, Herri Administrazioen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoak.

Hautaketa-prozedura

Izangaiak hautatzeko prozedura oposizio-lehiaketa izango da.

Oposizio-faseak hurrengo ariketa izango du, nahitaezkoa eta ez-baztertzailea: 20 galdera: programako gaiei buruzko galdera-sorta bat idatziz erantzutea: gehienez 3 puntu emango dira galdera bakoitzeko.

Lor daitekeen gehieneko puntuazioa: 60 puntu

Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea izango, eta oposizio-fasearen aurrekoa izango da. Merezimendu hauek baloratuko dira:

  1. Esperientzia: gehienez 10 puntu emango dira Administrazio Publikoko edo garbiketa-enpresako garbitzailearen lanpostuan (ez etxeko langile gisa egindakoa), 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eta gehienez 10 puntu. Ez da hilabete-zatikirik onartuko. Esperientzia egiaztatzeko, dagokion administrazio publikoaren edo zerbitzu-enpresaren aldez aurreko zerbitzu-ziurtagiria aurkeztu beharko da
  2. Euskararen ezagutza egiaztatzen duen 1. hizkuntza-eskakizuna izatea: 4 puntu.

Eskabideak aurkezteko lekua eta epea:

Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eskatzen duten instantziak alkate-udalburuari zuzenduko zaizkio, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte ez baztertzeko:

  1. Laugarren oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagokionez. Era berean, lehiaketa-fasean baloratu beharreko merezimenduak jaso eta egiaztatuko dira, eta ez dira baloratuko eskabidean alegatu ez diren merezimenduak.
  2. Eskabideak udalean aurkeztu beharko dira, NANaren eta merezimenduak egiaztatzeko agirien kopiekin batera, urriaren 13tik 2020ko urriaren 26ra arteko epean, biak barne, eta 09:00etatik 13:00etara bitarteko ordutegian. Edo udala@bakio.org helbide elektronikora.

Oinarriak (PDF 525KB)

Eskaera eredua (RTF 6,96MB)