Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Datorren urriaren 21ean, eguaztena, Euskaraldia ekimenaren eta Berbalagunen proiektuaren aurkezpena izango da Txakolingunean, arratsaldeko 6etan.

Bi ekimenen aurkezpena girotzeko, Aitor Txarterina aktoreak "Euskaratik Mundura abiadura hiperbolean" bakarrizketa eskainiko digu.

Amaitu ondoren, bi ekimenak aurkeztuko dira.

Plazak mugatuta daudenez, aldez aurretik eman behar da izena 688 87 54 81 zenbakian. Deitu, mesedez, telefono horretara edo bidali whatsapp-a. Era berean, derrigorrezkoa izango da segurtasun-neurriak betetzea: maskara janztea eta distantziari eustea.

Animatu eta parte hartu!

Kartela (PDF 558KB)