Albisteak

 

Laster da azaroaren 1a, Domu Santu Eguna, eta urtero bezala, udal hilerriak ehunka bisita jasoko ditu.

Bakioko Udalak dei egin nahi die hilerria bisitatzeko asmoa duten pertsona guztiei, kontuan har dezaten COVID 19ren pandemiaren ondorioz bizi dugun osasun-egoera; horregatik, bisitak azaroaren 1ean ez kontzentratzeko eta urrian eta azaroan zehar egiteko eskatzen diegu. Hori dela eta, hilerria zabalik egongo da urriaren 15etik azaroaren 15era, astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

Guztion ardura da pilaketak eta arrisku-egoerak saihestea.