Albisteak

 

Ostiral honetan, urriaren 23an, 19:00etan Kiroldegian Berdintasun Kontseiluaren asanblada ospatuko dugu. Bertan ondorengo gaiak landuko dira:

  1. 2020ko uztailaren 24an Berdintasun Kontseiluaren eraketarako ospatutako ohiko asanbladaren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. 2020ko uztailaren 24an ospatutako ohiko asanbladaren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  3. Euskal Herriko Mugimendu Feministak Emakunde Lehendakaritzan egoteko kaleratutako adierazpenarekin bat egitea onartu, hala behar balitz.
  4. Udan herriko komertzio eta hostalaritzarekin garatutako kanpainaren balorazioa.
  5. Aurrekontuan Berdintasuni dagokion partidaren egoeraren berri eman.
  6. Berdintasun Kontseiluari laguntza eta aholkularitza emateko Equiparek aurkeztutako aurrekontua onartzea hala behar balitz.
  7. Azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunari begirako adierazpen instituzionala onartzea hala behar balitz.
  8. Azaroaren 25ari begirako ekimen eta deialdien gaineko ariketa.
  9. Eskaerak eta galderak.

Gogoratu nahi dizuegu, Berdintasun Kontseiluaren araudia jarraituz, asanblada ospatu ahal izateko, asanbladako kideen %50a bertaratzea beharrezkoa dela eta, oraindik ez bazara, egunean bertan kide bihurtzeko aukera izango duzula. Horrez gain, COVID19ak markatutako testuinguru berezi honetan, zure parte-hartzea konfirmatzea eskertuko genuke 946193369 telefonora deituz edo berdintasuna.bakio@bizkaia.org helbidera idatziz.

Deialdia (PDF 296KB)