Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Pandemia gogor jotzen dabil azkenaldion eta berriro ere herritar zaurgarri eta kalteberak babesteko eta birusaren zabalpena ekiditeko neurri berriak kaleratu dira. Neurrion helburu nagusia herritarron harreman sozialak murriztea da; beraz, jomuga hori izanda herritar guztioi dagokigu neurrien helburua ulertu eta egunerokotasunean hartu behar ditugun erabakiak zentzuz eta ganoraz hartzea.

Bizi dugun egoera korapilatu honetan bizitza aktiboa izatea garrantzitsua dela uste dugu; horregatik, arduraz jokatuko dugu, segurtasuna bermatuz, herritarron bizitza erdigunean jarriz eta Bakio bizi bat irudikatuz.

Gure herriaren egoera aldatuz doan heinean hartuko ditugu erabaki berriak. Baina, momentuz, Osasun Sailak agindutako neurriak aplikatuko ditugu, bestelako neurri murriztaileagoak aplikatu barik. Gure herriaren egoera, kolore laranja edo gorrira pasatuko balitz, bestelako neurriak hartuko genituzke.

Indarrean sartzen diren neurri guztiak https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2020/10/2004448e.pdf dokumentu honetan kontsulta ditzakezue, baina hona hemen laburpen bat:

  • Harreman sozialak:
    • Pertsona kopurua mugatu behar da. Gehienez 6 pertsonako taldeetan biltzea aholkatzen da. Irizpide hau taberna, jatetxe, espazio publiko edo etxeetara zabaltzen da.
    • Tabernetan jesarrita baino ezingo da kontsumitu. Gehienez 6ko taldeetan, 1,5 m-ko distantzia utzita mahaien artean eta gogoratu maskara janztea derrigorra dela.
    • Tabernak 00:00etan itxi beharko dira eta aforoa erdira murriztuko da barruko eremuetan.
    • Txokoak edo elkarte gastronomikoak erabiltzea debekatuta dago.
    • 23:00etatik aurrera herriko espazio publikoetan taldeka egotea debekatzen da.
  • Ekintza kulturaletan edukierak % 50era murriztuko dira.
  • Kirol ekintzak mantendu egingo dira beti ere birusari aurre egiteko protokoloak diseinatzen badira eta dagokien neurriak betetzen badira. Ezinbestekoa izango da kontaktu gabeko ariketak egitea.
  • Eskolako kiroleko lehiaketak bertan behera geldituko dira.
  • Neurriak neurri, gogoan izan behar dugu hartzen ditugun erabaki guztiak komunitatea aintzat  hartuta ezarri beharko ditugula, une zail hauetan egiten ari garen guztiak zuzenean eragiten baitie inguruko herritarrei.

Agindua (PDF 357KB)

Bando (PDF 493KB)