Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Bakioko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die zeintzuk diren Eusko Jaularitzak onartutako neurririk aipagarrienak, behin alarma egoera indarrean sartu ondoren:

BAT - Gauez zirkulatzeko askatasuna mugatzea (23:00etatik 06:00etara). Pertsonak bakarrik zirkulatu ahalko dira erabilera publikoko bideetatik edo espazioetatik zehar beharrezko jarduerak egiteko. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: osasun-jarduerak, lanekoak, profesionalak, hezkuntzakoak, adinekoak edo adingabeak zaintzea.

BI- Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta irteteko mugak. Horrez gain, mugatu egiten da pertsonek bizilekua finkatuta duten udalerriko mugarte bakoitzean pertsonak sartzeko eta irteteko modua. Jarduera sozioekonomikoak egiteko, ohiko igarobideko udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduko da. Jasotako salbuespenak dira, halaber, osasun-arlokoak, lan-arlokoak, profesionalak, hezkuntzakoak, menpekoen, adinekoen edo adingabeen zaintzakoak, besteak beste.

HIRU - Pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egoteko muga: gehienez 6 pertsona. Salbuespenak izango dira bizikideak izatea.

Indargabetuta geratuko dira dekretu honetan eta haren eranskinean ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko eta beheragoko arau eta egintza guztiak.

Dekretu honetan aurreikusitako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da.

36/2020 DEKRETUA, 2020ko urriaren 26koa, Lehendakariarena; haren bidez, osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko (PDF 346KB)

Bandoa (PDF 129KB)