Albisteak

se abrirá en ventana nueva 

Atzo, azaroak 29, Bakioko Udalak Euskaraldiari buruzko adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez. Bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da eta aldez aurretik izena eman behar da www.euskaraldia.eus webgunean.

Herritarren txanda iritsi da. Bigarren edizioan parte hartu nahi dutenek azaroaren 19ra arte izango dute izena emateko aukera. Izena ematean, parte hartzeko bi roletako bat aukeratu behar da:

Ahobizik euskaraz hitz egingo die euskara ulertzen duten guztiei 15 egunetan zehar
Belarriprest, euskaraz hitz egiten dakitenei 15 egun hauetan euskaraz hitz egiteko eskatuko diete.

Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek azaroaren 19a baino lehen eman beharko dute izena euskaraldia.eus webgunean. Antolatzaileen arabera, "Pandemia dela eta, izena on-line ematea komeni da, euskaraldia.eus webgunean".

Behin izena emanda, azaroan bigarren astean zehaztuko dira rol bakoitzaren txapak jasotzeko tokiak.

Erabilera bermatzeko ariguneak

Aurtengo edizioan, herriko erakundeek ere izena eman ahalko dite Euskaraldian parte hartzeko eta ariguneak sortuko dituzte. Horrela, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, erakunde horietan euskaraz hitz egiteko guneak egongo dira eta ahobizi edo belarriprest izango dira.

Adierazpen instituzionala (PDF 694KB)