Albisteak

 
Maiatzaren 28an, laguntza ekonomikoak emateko oinarriak onetsi ziren, autonomoei eta enpresei zuzendutakoak, alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz haien jarduerak eten edo larriki kaltetu baitziren. Horretarako, Udalak 80.000 euroko partida bat sortu zuen eta honako talde hauek definitu zituen:
  • Jarduera gelditu behar izan duten sozietate edo autonomoak: 1.400,00 euro
  • Aktibo egonik ehuneko 50etik beherako diru-sarrerak izan dituzten sozietate edo autonomoak (4. puntuan oinarrituta): 700 euro.
  • Diruz lagun daitekeen jarduerarako soilik erabiltzen den merkataritza- edo industria-lokalik ez badago (etxebizitza-eraikinetako etxebizitzak, sotoak eta trastelekuak kanpo utzita), dirulaguntzaren zenbatekoa murriztuko da. Gehieneko kopurua aurreko kopuruen % 70 izango da.

Administrazio-izapideak egin ondoren, urriaren 29ko osoko bilkuran Bakion zerbitzua ematen duten 40 negozio edo autonomoren laguntzak banatzea erabaki zen.

Ixtera behartuta dauden enpresei dagokienez (gehienak tabernak eta jatetxeak), 15 lokalek 1.400 euro jasoko dituzte, 13 lokalek 1.204 euro, lokal batek 1.302 euro eta taberna batek 420 euro, egoitza soziala beste udalerri batean izateagatik. Gelditu ez diren baina diru-sarrerak gutxitu zaizkien autonomoei edo negozioei dagokienez, aurkeztutako pertsonetatik zazpik 842.7 euro jasoko dituzte, bi 700 euro eta batek 390 euro.

Laguntza horiek pandemiak sortutako arazo guztiak ez dituztela konponduko jakinagatik ere, Bakioko Udalak herriko negozioei laguntzen jarraitzeko borondatea erakutsi nahi du une latz hauetan.