Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Bakioko Txakolinguneak "Badakizue zer egin udazkeneko hostoekin?" tailerra antolatu du, azaroaren 8an, domeka, 4 urtetik 6 urtera bitarteko umeei zuzenduta, 11:00etik 12:00etara.

Halaber, egun berean 12:00etatik 13:00etara beste tailer bat antolatu du, baina 7 urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat.

Tailerrean parte hartzeagatiko kostua euro 1ekoa izango da; helburua da umeen irudimena lantzea eta garatzea. Plazak mugatuak dira (10 ume talde bakoitzean); beraz, aldez aurretik eman behar da izena.

Kartela (PDF 77KB)