Albisteak

 

Dagoeneko eskuragarri daude Euskaraldiaren txapak: ahobizi eta belarriprest. Bereizgarri hauek udaletxean, kultur etxean, turismo bulegoan eta kiroldegian eskura ditzakezue instalazioek duten jendaurreko ordutegian.

Dena dela, txapak lortu ahal izateko, lehenengo eta behin izena eman beharra dago Euskaraldiaren webgune ofizialean: www.euskaraldia.eus

Aurton bizi dugun osasun-egoera dela eta, inoiz baino garrantzizkoagoa da etxean, lagunartean, gizarte-harremanetan eta gainerako lekuetan euskarari eustea; izan ere, itxialdia izan bitartean, argi ikusi da euskarak zailtasun handiagoak dituela kaleko bizitzarik gabe eta batez ere hainbeste erabili dugun on-lineko munduan.
 
Gogoratu, mesedez, EUSKARAZ GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN. Aukera zuen rola, ekin eta aurrera!

Kartela (PDF 326KB)