Albisteak

JPG irudi hau orrialde berrian irekiko da 

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango den Euskaraldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu herritar guztiok eta zuen etxeetako balkoietan Euskaraldiaren banderolak esekitzeko deia egiten dizuegu, herriari kolorea emateko eta kaleak eta ingurua girotzeko.

Banderolak salgai dituzue udaletxean, kultur etxean, kiroldegia eta turismo bulegoan, 5 euroren truke.

Bien bitartean, jarraitu, mesedez, izena ematen eta Euskaraldian parte hartzen. Ekin eta aurrera!

Bakion euskaraz! Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!

Kartela (JPG 1,11MB)