Albisteak

 

Bakioko Udalak hala eskatuta, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Sailak San Pelaioko Bide Nagusiko geltokiak handitzea lortu ondoren, Askada inguruan, eta Udalak kale horretako 62. zenbakiaren parean autobus-geltoki bat egokitu ondoren, joan den astean Bizkaiko Foru Aldundiko sail honek bere konpromisoa bete zuen, autobus-geltoki horretan markesina bat jarriz.

Markesinak Bakioko Udalak Aldundian egindako eskaerari erantzun dio, erabiltzaile talde batek ohartarazi baitzuen ez zuela non babestu itxaronaldian euria eta eguraldi txarra egiten zuen egunetan. Markesina horrek zerbitzua emango die, halaber, inguru horretako umeak hartu behar dituzten eskola-autobusei.

Markesinako irudia I (PDF 3.20MB)
Markesinako irudia II (PDF 3.69MB)

Markesina Markesina