Bakioko Txakolinguneak "Bakioko Piratak" tailerra antolatu du, azaroaren 22an, domeka, 4 urtetik 6 urtera bitarteko umeei zuzenduta, 11:00etik 12:00etara.
Halaber, egun berean 12:30etik 13:30era beste tailer bat antolatu du, baina 7 urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat.
Tailerrean parte hartzeagatiko kostua euro 1ekoa izango da; helburua da umeen irudimena lantzea eta garatzea. Plazak mugatuak dira (10 ume talde bakoitzean); beraz, aldez aurretik eman behar da izena.
Kartela (PDF 85KB)