Albisteak

PDF dokumentu hau orrialde berrian irekiko da 

Laster da azaroaren 25a, eta "Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna" dela-eta, urriaren 23an, Berdintasun Kontseiluan, ondorengo adierazpen instituzionala onartu zen, ostean Osoko Bilkuran berretsi zena.

Adierazpena (PDF 118KB)

Adierazpenetik haratako, Bakion aldarrikapen hori presente egoteko hainbat ekimen eramango dira aurrera:

Bakioko Liburutegian apal morea osatzeko lehiaketa.

Azaroaren 25era arte bidali apalmorea@ni.eus helbidera zure emakumezko idazle gogokoenaren izena eta horren arrazoi nagusia (barruan piztu dizun hori,  idazkeran aipatzeko zerbait…), eta sari baten zozketan parte-hartuko duzu.

Apal morea (JPG 228KB)

"Lore Morea Bakion" ekimena Sare Feministaren eskutik

Emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsi eta eraildako emakumeak gogoratzeko lore more bat osatzea du helburu (etxeko materialak birziklatuz egiten baduzu, askoz hobeto). Argazkia atera, gainontzeko herritarrekin sareetan elkarbanatu #loremoreabakion traola erabiliz eta atera kalera: paparrean jarri, zure orrazkeran txertatu, motxilan zein boltsoan zintzilikatu. Ondoren, azaroaren 22tik aurrera, Udaletxeko sarreran aurkituko duzun lore erraldoia osatzeko bertan txertatu.

Lore morea (JPG 123KB)

"Big Eyes" pelikularen emanaldia eta solasaldia Marta Txoriren eskutik

Asko dira emakumeen eskubideen aldeko borrokak jasotzen dituzten pelikulak, guztiz erreala den zapalkuntzaren aurrean fikziozko istorioak erakusten dituztenak zein benetako gertaeretan oinarritutakoak. Azaroaren 24an, arratsaldeko 18:30ean Txakoligunean “Big Eyes” (2014) filma eskeiniko da; bertan Margaret Keane margolariaren bizitza ezagutzeko aukera izango dugu. Ondoren, filmean ikusitako desberdintasun, bidegabekeria eta diskriminazioen gaineko solasaldia egongo da, indarkeria matxistak duen dimentsioaren gaineko hausnarketa egiteko.

Izen-ematea: 696 11 09 09

Big Eyes (JPG 1,85MB)

A25eri begira Bakioko emakumeen salaketak jasotzea

Bakioko emakumeok indarkeria matxista guregan ere jasan izan dugu, edo behintzat, horren testigu izandakoak gara. Horregatik, Bakioko emakumeei* dei egiten diegu, ezagututako esperientzia hori islatzen duen esaldi bat aukeratu, berau bideo labur baten grabatu eta berdintasuna.bakio@bizkaia.org helbidera bidaltzeko. Jasotako bideo guztiekin, azaroaren 25ean zabalduko den bideo bat osatuko dugu. Mota honetako bideo bat izango litzateke: https://youtu.be/IX---4oLr2U

Azaroaren 25ean gure aldarrikapena kalera aterako dugu

Azaroaren 25eko iluntzean, ozen esango dugu ez Bakion ez inon ez dugula onartzen indarkeria matxistaren inolako ekintzarik.

Osasun larrialdia dela eta, egoeraren eboluzioa kontuan izango dugu egun horretako ekimena zehazteko, baina argi izan, gure aldarrikapena Bakioko kaleetan izango dela, nola edo hala.