Albisteak

JPG irudi hau orrialde berrian irekiko da 

Euskaraldiko Koordinazio taldeak jakinarazi duenez, zenbait herritatik idatzi diete izen-ematea luzatzeko proposamena eginez, eta eurek ere identifikatu dute premia hori.

Euskaraldiaren berri ematea, bereziki, konplikatua izaten ari da, eta azken egunetan asko mugitu da izen-ematea. Herritar asko orain ari dira jakiten Euskaraldia datorrela edo aurten berriz eman behar dela izena, eta gehiago izango dira barikuan bertan ohartuko direnak.

Horregatik, azaroaren 24ko gaueko 23:59 arte luzatuko da izen-ematea http://izenematea.euskaraldia.eus/ atarian, ariketako lehen egunetan horretarako aukera egon dadin.

Ez dago izen-ematea azken egunetara arte luzatzeko asmorik, ariketa egiteko tarterik gabe geratuko lirateke herritarrak eta (zertarako eman izena abenduaren 3an, adibidez).

Hala ere, ahalik eta azkarren izena emateko deia egin behar dugu, txapa eta aholkuak ahalik azkarren izan ditzaten eskura belarriprest eta ahobiziek.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu txapak eskuragarri daudela udal eraikin guztietan: udaletxean, Kultur etxean, turismo bulegoan eta kiroldegian.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta aurrera! Bakion euskaraz, gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!

Argazkia (JPG 21KB)