Albisteak

 

Bakioko Udalak udal kiroldegian eguzki-plaka termikoen instalazioa lizitatzeko prozesua hasi du, igerilekuko ura eta dutxetan erabiltzen den ur sanitarioa berotzeko xedez.

Plaka horiek instalatzeak, funtsean, bi helburu ditu: batetik, trantsizio energetikoan eta karbono-aztarna gutxitzeko zereginean urratsak ematen jarraitzea, eta, bestetik, baliabide publikoen iraunkortasunean lan egiten jarraitzea, udal-kiroldegiaren egiturazko gastuak murriztuz.

2016. urteaz geroztik, udal honek jasangarritasun-jarduerak garatu ditu Bakio 2030 Oinarri Estrategikoak eta Klima Aldaketara Egokitzeko Planean proposatutako neurriak betetze aldera. Hona hemen energia-ereduaren aldaketarekin lotuta egindako ekintzetako batzuk:

  • Udal-eraikinen azterketa energetikoa idaztea. (2016)
  • Luminariak Led sistemara aldatzea udal-eraikinetan: udaletxean, Kultur Etxean, Eskolan eta Kiroldegian (2017-2018).
  • Kiroldegiko luminarietan mugimendu-sentsoreak jartzea (2018).
  • Udal-eraikinetarako % 100 berriztagarria den energia-hornidura kontratatzea. (2017).
  • Autokontsumorako eguzki-estalki fotovoltaikoa ezartzea, udalari, eskolari eta haurreskolari konektatuta. (2018).
  • Udaltzaingorako auto elektrikoa erostea (2020).

Horrez gain, Udalak zerga-irizpide berdeak ezarri zituen 2017an udal-zergetan, ibilgailuen zergan bezala, ibilgailu elektrikoei eta gisako ibilgailuei hobariak emanez, eta tarifa murriztuak zehaztu zituen eraikinetan energia berriztagarriak dituzten etxebizitzetako obren gaineko zergan.