Albisteak

se abrirá en ventana nueva 

Joan den azaroaren 6an Bakioko Haria elkarteak "The economics of happiness" dokumentalaren inguruko solasaldia antolatu zuen. Hona hemen Haria elkarteak helarazi digun esperientziaren deskribapen eta laburpena, bai eta dokumentala ikusi ahal izateko esteka ere.

"The economics of Happiness", Helena Norberg-Hodgek zuzendua, 2011.

Tokiko ekonomia-mugimenduaren aitzindaria. Hiru kontinentetako idazki eta konferentzia publikoen bidez, ongizate pertsonal, sozial eta ekologikoaren ekonomia sustatzen aritu da 30 urte baino gehiagoz.

Zoriontasunaren ekonomiak egungo ekonomia globalaren kostu sozial, espiritual eta ekologikoak deskribatzen ditu, eta, aldi berean, kokapen ekonomikoaren onura ugariak nabarmentzen ditu. Mundu osoan zehar bertako ekonomia eta komunitateak berreraikitzeko egiten ari diren urratsak erakusten ditu filmak. Vandana Shiva, Bill McKibben, David Korten, Samdhong Rinpoche eta beste pentsalari eta ekintzaile inspiratzaile batzuekin.

Bakion posible da ekonomia lokalago baterantz urratsak ematea eta udalerriko bizilagunen artean kontsumo-praktikak partekatzea, gure izaera babesteko, gure nortasuna gordetzeko eta ongizate sozial eta pertsonal batera zuzenean eramango gaituzten estatu emozionalekin konektatzeko, zoriontsuagoak izan gaitezen. Izan ere, Bakion beren lekua duten eta kutsatu daitezkeen korronteak dira, besteak beste: gutxiago gehiago da, hazkundea moteltzearen aldeko mugimendua eta bizimodu egokia. Bakiotar bakoitzaren erabakiak garrantzitsuak dira gure herriaren etorkizunerako, bai eta erakundeek mugimendu horiekin bat datozen politikak kudeatzeko egiten dugun presioa ere.

Filma www.localfutures.org  webgunean ikus daiteke eta Haria Elkarteak gaztelerazko azpitituluak dituen DVDa dauka.

https://www.localfutures.org/programs/the-economics-of-happiness/

Kartela (PDF 71,6KB)