Albisteak

 

Bakioko Udalak, 2020ko irailean, hiru proiektu abiaraziko zituela iragarri zuen, Bakioko udalerrian pertsonen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko, baina, udal-argitalpenean jakinarazi zenez, "Jardun behar den eremuak uholde-arriskua duenez, ezinbestekoa da URA-Uraren Euskal Agentziarekin akordioak lortzea eta jarduteko behar diren baimenak lortzea".

Behin baimenak eta akordioak lortu ondoren, berariazko hitzarmen edo baimenen bidez, lizitazio-prozesuan sartu dira mugikortasuna hobetzeaz gain erreken ahalmen hidraulikoa handitzen duten obrak, eta, ondorioz, lanok neurri handi batean konponduko dituzte eremu horietan izaten diren uholde-arriskugarritasuneko arazoak.

Obren aurrekontua, guztira, 800.000 € ingurukoa da, hau da, Udalak 2011tik egiten duen inbertsiorik handiena, urte horretan 6.000.000 euroko zorra argitaratu baitzen hornitzaileei ordaindu gabeko fakturetan. "Kontuak saneatuta edukitzeak eta izan dugun egoera ekonomiko zaila nabarmen hobetu izanak aukera ematen dio Udalari, behingoz, mugikortasuna eta uholde-arriskua hobetzeko, herritarren ongizatean eragin positiboa duten obrak eginez", adierazi dute udal ordezkariek.

*Informazio honi erantsiko diogu abuztuko udal-aldizkarian argitaratutako artikulua, proiektuak eta jarduteko eremuak azaltzeko.

Udal-aldizkariko artikulua (JPG 3,70MB)