Albisteak

 

Abenduaren 1ean, Hiesaren aurkako Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Horregatik, aurreko urteetan egin izan dugun legez, Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak Hiesaren prebentzioari buruzko tailerrak egingo ditu ikastetxeetan.

Aurreko urteetan, hiesaren prebentzioaren inguruko informazio-puntuak jarri izan ditugu ikastetxeetan eta kalean. Aurten, baina, COVID-19ak eragindako ezohiko egoera dela-eta, jarduera hori ezin izango da egin.

Hala eta guztiz ere, gai hau lantzen jarraitu gura dugunez gero, sentsibilizazio-bideo hau prestatu dugu, aurtengo leloa azpimarratuz: MUNDU-MAILAKO ELKARTASUNA ETA ERANTZUKIZUN PARTEKATUA, gizarte osasuntsuagoa lortzeko.

Bideoaren esteka: https://www.youtube.com/watch?v=abD5IyCTiYI

Kartela (PDF 2,03MB)

Lazu gorria (JPG 3,63MB)