Albisteak

JPG irudi hau orrialde berrian irekiko da 

Bizkaian beira biltzeaz eta birziklatzeaz arduratzen den Enviser Servicios medioambientales - Ecovidrio enpresako langileak greba mugagabean daude, hitzarmenaren negoziazioa dela eta.

Horregatik, martitzenetan baino ez dituzte egiten ezinbestekoak diren gutxieneko zerbitzuak, eta litekeena da beira birziklatzeko edukiontziak gainezka egitea.

Hori dela eta, beteta egonez gero, botilak edukiontzien kanpoaldean ez uzteko eskatzen diegu herritarrei. Eskerrik asko!

Argazkia (JPG 71KB)