Albisteak

 

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak aurrera jarraitzen du eta hasierako onarpena gero eta hurbilago dago; hori dela eta, Udalak erabaki du herritarren zalantzak eta iritziak jasotzeko arreta-zerbitzua ezartzea.

Norberaren arazo eta kezkak azaldu eta partekatzeko espazioa izango da. Plana idazteko ardura duten pertsonak prest daude zure galderei erantzuteko.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea Udalaren telefono zenbakira deituz, albiste honi erantsitako oharrean zehazten diren egunetan: 94 6194 001

Ordutegia
Goizez: 11:00 – 14:00
Arratsaldez: 16:00 – 18:00

Arreta-zerbitzua (PDF 709KB)