Albisteak

 

SCIA IKERLUR ABEE arduratzen da Bakioko Estepona ibaia uholdeetatik babesteko eta ingurumena hobetzeko obren proiektu exekutiboa idazteaz; horretarako, gogoratu beharra dago Bakea eta Solozarre inguruan (Life Urban Klima) padura eta lautadak sortu beharko direla.

Padura-proiektu hori gauzatzeko, aurretik azterketa topografikoak, geoteknikoak eta lurzoruen eta uraren analitikoak egin behar dira, eta horrek esan nahi du inguruan makinak erabiliko direla.

Ikerketa horiek asteon hasiko dira egiten eta enpresak urtarrilaren erdialdera arte jarraituko du lanean.