Albisteak

 

Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazten du honako alerta laranjak izango direla:

Astelehena, hilak 28:

  • Alarma Gorria itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 7-8 m ingurukoa izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 5-6 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 15-16 s. Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 7-8ko indarrarekin; egun amaieran baretzera egingo du. Itsaso oso zakarra edo itsaso handia eragingo du.
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 00etatik 24etara ordu lokala. Olatuen ezaugarriak direla eta, pasealeku eta malekoietan zipriztin eta olatu-zaparrak erori daitezke, eta olatuek itsasertza gaindituko dute, bereziki itsasgoren inguruan, orduan itsas-uholdeak garrantzitsuak izan daitezke. Lehenengo itsasgora 03:20an (ordu lokala) 4.39 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 3.94 m + meteorologikoa: 0.45 m). Olatuen arteko periodoa: 15 s. Gainezka egiteko indizeak: I=6.7 m eta Imax=7.3 m; bigarren itsasgora 15:39an (ordu lokala) 4.34 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 3.88 + meteorologikoa: 0.46). Olatuen arteko periodoa: 16 s. Gainezka egiteko indizeak: I=6.8 m eta Imax=7.5 m.