Albisteak

 

Abenduaren 28an, astelehena, arratsaldeko 7etan, aparteko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren berri eman gura diegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak:

  1. Udalbatzaren erabakia bilkurako aztergaien premia dela-eta.
  2. Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza fiskalaren aldarazpenari José Maria Aguirrezabalek eta Alfonso Pérez Pinedok, hurrenez hurren, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta, hala behar balitz, aldarazpen hori behin betiko onartu
  3. Zerbitzuak ematearren edo jarduerak egitearren prezio publikoak arautzen duen ordenantzaren aldarazpena  hasieran batean onartu, hala behar balitz.
  4. Udalaren herri jabariak atzemateagatiko tasa arautzen duen zerga ordenantzaren aldarazpena behin-behinean onartu, hala behar balitz.

Oharra: COVID-19ren pandemiaren aurkako prebentzio eta segurtasun neurri gisa, osoko bilkurara bertaratzeko lekua mugatu da eta 10 herritar baizik ezingo dira bertaratu. Era berean, asistentzia aldez aurretik baieztatu beharko dute 94 6194 001 telefonoan edo e-mailez (udala@bakio.org).

Bertaratzeko eskaerek edukiera gainditzen badute, udal-erregistroaren sarrera-hurrenkeraren arabera aukeratuko dira.

Aparteko bilkuraren deialdia 2020/12/28 (PDF 195KB)