Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak 3 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako tailerrak antolatu ditu.
Tailerren saioak online egingo dira eta haurtzaroan eta nerabezaroan espezializatutako psikologoek emango dituzte. Beharrezkoa da adin-tarte bakoitzeko modulu oso batean izena ematea; ezin da banakako saioetan parte hartu.
Lehentasuna izango dute Bakioko erroldatuek, bai eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten gainerako udalerrietako bizilagunek ere.
Izena emateko egunak: urtarrilaren 11tik 29ra bitartean.
Izena emateko lekuak:
Triptikoa (PDF 1,91MB)