Albisteak

 

Gogorarazi nahi dizuegu larunbat honetan, uztailak 25, jaieguna dela-eta, hondartza dinamikoa izango dela asteburu osoan zehar. Horrek esan nahi du, ezin izango dela eguzkitan etzanda egon. Baimenduta dago paseatzea edo itsasoaz gozatzea; hala ere, umeak hondarrean jolastu ahalko dira.

Hondartza dinamikoaren helburua herritar guztiok hondartzaz gozatzeko aukera izatea da; izan ere, denok dakigu udako igande eta jaiegunetan bisitarien etorrera oso handia dena. Beraz, COVID-19aren zabalpena ekiditeko jende-pilaketak eta aglomerazioak saihestu behar ditugu ezinbestean.