Albisteak

 

Bizkaibus Zerbitzuak jakinarazi du 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aldatu egiten direla Bakiotik irteteko ordutegiak, A3518 Bakio–Mungia–Bilbo linean, eta goizeko lehen orduko zerbitzuak areagotu egiten direla, 30 minutuko maiztasunarekin, hau da, goizeko 6:10, 6:40 eta 7:10ean.

Goizeko 7:40etik aurrera, maiztasuna ordubetekoa izango da, hau da, goizeko 7:40etatik gaueko 21:40etara.

Larunbatetan eta jaiegunetan 2020ko maiztasuna eta ordutegiak mantenduko dira.

Bilbotik egindako irteerek ez dute inolako aldaketarik jasan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Zerbitzuko HAZ 94 612 55 55 zenbakian eta Bizkaibus Zerbitzuaren webgunean: https://web.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/-/modificaciones-en-el-servicio-de-bermeo-bakio-y-mungia-con-bilbao

Ordutegi berriak erantsitako dokumentuetan daude eskuragarri.

Ordutegiak 1 (PDF 149KB)
Ordutegiak 2 (PDF 143KB)