Albisteak

 

2020ko abenduaren 28ko Ezohiko Bilkuran Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) dagokion ordenantza berria onartu zen. Bertan %90eko hobaria txertatu da oraindik indarrean dagoen hirigintza-plagintzak urbanizagarri gisa sailkatuta dituen baina antolamendu zehatz edo xehatutako ezarpenik izan ez duten lurzoruentzat. Hobari hau jasotzeko, OHZ errolda jendaurrean ikusgai dagoen aldian eskaera egin beharko da.

Kasu hau da esate baterako San Pelaio eta Areaga inguruko lurrena, zeintzuk 2003. urtean ia 400 etxebizitza eta golf zelaia eraikitzeko asmoz urbanizagarri bihurtu ziren, ordutik lur horien jabeek OHZ ere urbanizagarri bezala ordaindu behar izan dutelarik.

2018tik zerga hau ordaintzeko dirulaguntzak egon dira (http://www.bakio.eus/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20181017_ElAyuntamientodeBakioconcedeayudasparaelpagodelIBI.aspx), baina azken hilabeteotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakiarekin batera, lortu da herritarrei konponbide bat ematea. Izan ere, joan den abenduaren 4ko Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpenean jasotzen da zerga honen arautegian txertatutako aldaketa batek aukera ematen duela egoera honetan dauden herritarrei hobariak emateko; eta, hori dela eta, Bakioko Udalak berau txertatu du 2021eko ordenantzan, egoera latz eta bidebako honi konponbidea emateko.

Ordenantza (RTF 1,49MB)