Honekin batera ikusgai urtarrileko ekitaldien karteldegia; formatu txiki eta ertaineko jarduerei dagokienez, horiek aurrera eramateko beharrezko neurriak beteko dira.
Ekitaldietara etorri ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da derrigorrean antolatzaile bakoitzaren egoitzan. Era berean, COVID-19a dela eta, honako arauak ezarri dira:
Arauak
- Jendea eserita egongo da. Batzeko moduko aulkiak jarriko dira, eta Udalak kontratatuko laguntzaileak soilik manipulatuko dituzte.
- Eserleku edo talde bakoitzaren artean 1,5 x1,5m-ko tartea utziko da distantzia-neurriak gorde beharko dira.
- Eserlekuak izena emandakoen hurrenkeraren arabera banatuko dira.
- Pertsona bakoitzak gehienez 1 pertsona inskribatu ahal izango du, familiakoak edo lagunak. 14 urtetik beherakoak nagusi batekin etorri behar izango dira.
- Eremura sartzeko, nahitaezkoa izango da maskarak erabiltzea.
- Sarreran gel hidroalkoholikoa eskura jarriko da, eremura sartu baino lehen eskuak garbitu ahal izateko.
- Ikusleak eremuaren sarrerara iritsitakoan, aldez aurretik egindako zerrendarekin egiaztatuko da.
- Behin eremura sartu eta bere eserlekuan kokatuta, ikusleek ezin izango dute esparrutik irten ikuskizuna amaitu arte, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro sartu.
- Ikuskizuna amaitutakoan, eremua mailaz maila hustuko da, irteeratik hurbilen dagoen ilaratik abiatuta.
- Komunak ezin izango dira erabili.
Kartela (PNG 630KB)