Albisteak

JPG irudi hau orrialde berrian irekiko da 

Oraingo honetan eta urtarrileko programaren barruan, Bakioko Kultur Etxeak Zuhaitz Gurrutxagaren "FutbolisTOK" bakarrizketa antolatu du, urtarrilaren 29rako, arratsaldeko 18:00etan, Txakolingunean.

Emanaldira etorri ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da derrigorrean 94 619 33 69 telefonora deituz. Urtarrilaren 20ra arte Bakion erroldatuak izena emateko aukera izango dute eta urtarrilaren 21etik aurrera, beste guztiak. Leku mugatuak izango dira.

Era berean, COVID-19 dela eta, emanaldiari begira honako arauak ezarri dira:

  • Jendea eserita egongo da. Batzeko moduko aulkiak jarriko dira, eta Udalak kontratatuko laguntzaileak soilik manipulatuko dituzte.
  • Eserleku edo talde bakoitzaren artean 1,5 x1,5m-ko tartea utziko da distantzia-neurriak gorde beharko dira, unitate bereko pertsonak izan ezik.
  • Pertsona bakoitzak gehienez pertsona 1 inskribatu ahal izango du, familiakoa edo laguna. Gehienez guztira 2 kide izango zarete.
  • Eserlekuak izena emandakoen hurrenkeraren arabera banatuko dira.
  • Eremura sartzeko, nahitaezkoa izango da maskarak erabiltzea.
  • Sarreran gel hidroalkoholikoa eskura jarriko da, eremura sartu baino lehen eskuak garbitu ahal izateko.
  • Ikusleak eremuaren sarrerara iritsitakoan, aldez aurretik egindako zerrendarekin egiaztatuko da haien izen-abizenak, bai eta familiakoen/lagunen kopurua ere.
  • Behin eremura sartu eta bere eserlekuan kokatuta, ikusleek ezin izango dute esparrutik irten ikuskizuna amaitu arte, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro sartu.
  • Ikuskizuna amaitutakoan, eremua mailaz maila hustuko da, irteeratik hurbilen dagoen ilaratik abiatuta (protokoloaren berri emango da megafoniaren bidez, ikuskizunaren hasieran eta amaieran).
  • Komunak ezin izango dira erabili.

Sinopsia: Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu.

Ikuskizun honetan, Futbolisto baten Konfidentziak, bere lehen bakarrizketako hainbat pasarte berreskuratzeaz gain, azken bi hamarkadetan, goi mailako futbolean, umoregintzan, telebistan, antzerkian nahiz musika munduan bizi izan dituen beste hainbat esperientziataz ere arituko da.

Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko bizipenak eta gorabeherak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz. 

Kartela (JPG 2,93MB)