Albisteak

 

Eusko jaurlaritzak agindutakoari jarraituz, datorren urtarrilaren 18tik 27ra bitartean zabaldu da eskoletan matrikulatzeko epea. Tramitazioa eskolako idazkaritzan bertan egin dezakezue edo on-line, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez.

Epe horren barruan, eskolan dauden ikasleek ez dute ezer egin behar. Haien matrikula automatikoki luzatzen da hurrengo ikasturtera. Matrikulazio data hauek ikasle berriei bakarrik dagozkie, bai 2 urteko gelara sartu nahi dutenei, bai beste zentrotik etorri nahian dabiltzanei. DBHra doazenek ikastetxe berrian matrikulatzeko eskaria ere egin behar dutela gogoratzen dizuegu.

Informazio gehiago eskolan: http://urkitzaeskolabakio.blogspot.com.es/

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu Udal honek zuen seme-alabak herriko eskolan matrikulatzeko gonbita egiten dizuela, erantsitako gutunean irakur dezakezuen bezala.