Albisteak

 
Bakioko Udalaren helburuetariko bat da gazteak Bakion bizitzea eta berton lan egin ahal izatea; hori dela eta, udal kiroldegia kudeatzen duen Argibide eta Emtesport enpresen bitartez eta Mungialdeko Behargintzarekin elkarlanean herritarrak prestatzeko ikastaroak antolatu dira, kiroldegian sor daitezkeen lan aukerak betetzeko. Abian jarriko diren prestakuntza ikastaroak honakoak dira:
  • Funtzio anitzeko entrenamendurako gelan monitore izateko ikastaroa.
  • Ur instalazioetarako sorospen ikastaroa.
Ikastaroak Bakioko Udal kiroldegian izango dira, martxoaren 25etik maiatzaren 31ra, goizeko 09:00etatik 14:00etara. 18-30 urte bitarteko langabetuei zuzenduta daude eta Mungiako Behargintzaren bitartez egin behar dira inskripzioak.