Albisteak

 

Bakioko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak lankidetza hitzarmena sinatu dute, uholde arriskua murrizteko eta Bakea eta Solozarre artean Estepona ibaiaren ingurumen balioa berreskuratzeko helburuak dituen proiektua aurrera eraman dadin, eremu hori udalerriko paisaia, gizarte nahiz turismo erreferente bihurtuz. Gauzak horrela, Posizionamendu Estrategikoaren Oinarrietan hartutako konpromisoak betetzen ari dira; izan ere, oinarriotan berrikuntzaren inguruan bilbatzen den eta lurraldearekin bat datorren lurralde eredu berria ezartzen da.

Padura bat sortuta, udalerriko egituran errotiko aldaketa izango da. Izan ere, gure herria ikusteko modua aldatuko da, bizilekuen irudia nortasuna duen eta bizi kalitatea eskaintzen duen beste baten ordez aldatuz, bereziki espazio publikoa atzemateko moduan eta paisaian izango diren aldaketen ondorioz, ingurumen balioak berrekuratzeko lanaren ondorioz eta uholde arriskuei aurre egiteko modu berritzaile honen ondorioz.
Proiektua Bakioko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak gidatuko dute eta, aurrera eramateko orduan, Paola Sangalli paisajista ospetsuaren lankidetza izango dugu. Egitasmo hau Europan ere aurkeztu da Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategiaren ezarpena sendotzen duen proiektu gisa (KLIMA 20150).
Beraz, barikuan, martxoak 22, proiektu honen jendaurreko aurkezpena izango da Paola Sangalli eta URAko teknikarien eskutik; hitzaldian Bakean eta Solozarren izango diren aldaketen ezaugarri eta xehetasunei buruz jardungo dute.