Albisteak

 
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Bizkaiko Abesbatzen Federazioak urtean-urtean antolatzen dute kontzertu koralen ziklo bat, kultur arlo honi zabalkundea eman nahian.
Kontzertu hauen helburua da herritar guztiei, lurraldeko txoko guztietara eta Euskal Herriko beste lurralde batzuetara hurreratzea gure herrialdean hain zuztartuta dauden musika korala eta koruak.

Era honetan, Bakioko Abesbatzak, apirilaren 13an,  Bakioko Karmengo Kaperan 19:30ean abestuko du Erandioko Mendibaiarte  Abesbatza eta Lemoako Abesbatzarekin batera.
Berrogei udalerrik baino gehiagok egiten diete harrera gure abesbatzei; kontzertu gehienak elizetan izango dira oro har, bakar batzuk bestelako leku batzuetan egingo diren arren (antzokiak, musika eskolak, kultur gelak…). Guztietan sarrera doakoa izango da.