Albisteak

 

Bakioko Udalak TAO zerbitzuaren etapa berri bati ekin dio, mugikortasun irizpideak, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren Aurrerakineko irizpideak eta helburuak eta herritarren partaidetza eta jarraibide teknikoak bateratzen dituen irisgarritasun planaren irispideak aplikatuz.  

TAO zerbitzua lizitatutako azken urtea 2009a izan zen. Zortzi urterako lizitatu zen, beste bi urtez luzatzeko aukera eta guzti. Gauzak horrela, kontratuaren iraupena hamar urtekoa izan da, 2019ra artekoa. Beraz, orain TAOk trafikoaren erregulazioan betetzen duen zeregina zehazteko gogoeta egin eta beharrezko erabakiak hartu behar dira. 

Aintzat hartu beharra dago 2017an Irisgarritasun Plana prestatu zela eta bertan eranskin bat jaso zela mugikortasun iraunkorraren oinarriei buruz; halaber, 2018an, agiri bat prestatu da, oinarri horiek herritarren partaidetzaren bidez garatzeko. Herritarren nahiz teknikarien hausnarketa horren ondorioz, TAO kudeatzeko proposamen bat garatu dugu, jarraian azaldu nahi duguna:

TAO trafikoa arautzeko lanabesa izanik, garatutako mugikortasun iraunkorraren irizpideetan oinarritu behar da, bai eta Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren irizpideetan eta helburuetan ere. Trafikoa erregulatzeko xeda nagusiak honakoak dira:

  • Herriguneko agitazio trafikoa desagerraraztea: auto partikularra herrigunetik desagerraraztea, garraio iraunkorraren bestelako ereduak sustatuz: oinezkoentzako ibilbideak, bizikleta…
  • Mugikortasun iraunkorra bultzatzea: mugikortasun iraunkortzat hartzen da joan-etorrietarako auto partikularra saihesten duen mugikortasun eredua; izan ere, autoak airea kutsatzen du, energia gehiegi kontsumitzen du, bizilagunen osasunaren kontrako ondorioak ditu eta zirkulazio bideak gainezkatzen ditu.
  • Herritarren bizi kalitatea handitzea.
  • Joan-etorriei segurtasun handiagoa ematea.
  • Herritarren gizarte integrazioa hobetzea irisgarritasun unibertsalagoa eskainiz.
  • Iraunkortasun ekonomikoari eustea trafikoa erregulatzeko zerbitzuan. 

Helburu horiek lortzeko proposamenak honakoak dira: 

a. Pertsona egoiliarren figura sortzea: itsaso eta hondartza ondoko eremua pertsona horientzat baizik ez da izango. Zer lortuko dugu neurri horren bidez?

  • i. Agitazio trafikoa desagerraraztea eremurik jendetsuenean.
  • ii. Agitazio trafikoa murriztuko denez, oinez edo bizikletaz egiten diren joan-etorriei segurtasuna ematea eta herriguneko irisgarritasuna hobetzea. Helburua da joan-etorri iraunkorrak handitzea.
  • iii. Herria diseinatzea herritarrengan pentsatuz. Barruko joan-etorriei lehentasuna ematea kanpokoen aldean.

2018ra arte egoiliarraren figura prezio publiko baten bidez baizik ez zen zehazten. Egoiliarrek txartel bat atera zezaketen, TAO zerbitzuko hilabeteetan aparkalekua izateko.

b. TAOren eremua zabaltzea:

  • i. L eremua
  • ii. Albobide
  • iii. Goienkal
  • iv. Uribe kalea

Zerbitzuari zentzua emateko modua da. Izan ere, ezarri zenetik Bakio haziz joan da eta zerbitzuaren barruan sartu ez diren eremuak daude.

  • OTAren eremuari zentzua emateko. Eraiki berriak direnez, eremu batzuk ez ziren zerbitzuaren barnean sartu.
  • Eremu horietako bizilagunek halaxe eskatu dute urteetan.
  • L eremuari dagokionez, helburuak honakoak dira:
    • Oinezkoen igarobideen segurtasuna handitzea, eremua norabide bakarrekoa bihurtuz.
    • Noranzko bat kenduz eremu batzuetan aparkalekuak sortuko ditugu kendutako aparkalekuak ahal den neurriak konpentsatzeko.

c. Pertsonak uzteko hiru plaza sortuko dira: herrigune barruko hiru tokitan aparkalekurik behar ez duten eta trafikoa oztopatzen ez duten pertsonen barne joan-etorriak bultzatzeko hiru plaza sortuko dira.

d. Doako eremu gorriari eutsiko zaio: helburua da autoen txandakatzea sustatzea oinarrizko zenbait zerbitzu erabiltzeko interes bereziko eremu batean. Halaber, helburua da TAO txartela ez duten pertsonei aukera ematea oinarrizko zerbitzuak dituen tokira sartu ahal izateko.

TAO zerbitzuari buruzko gogoetaren barnean beste bi proposamen ere aztertu dira, baina baztertu behar izan dira Bakioko Udalak 2018an diseinatutako mugikortasun iraunkorreko oinarrien balioak, irizpideak eta helburuak ez betetzeagatik.

Zerbitzua arautuko duten ordenantzak otsaileko udalbatzan onartu ondoren, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izango dute hilabeteko epean.

 

Proposamena Azterketa
Ota EZ
  • Ez dio irtenbiderik ematen agitazio trafikoaren arazoari eta ez ditu garatzen mugikortasun iraunkorreko irizpideak.
  • Proposamen alternatiboa garatu beharra dago.
  • 70.000 eurotik gorako gastu ekonomikoa sorrarazten du.
Egoiliarren figura ez sortzea
  • Ez dugu aurrera egiten iraunkortasun iraunkorreko irizpideetan.